Albisteak

 
Muskizko udalerriko udako sasoiko argazkiak biltzeko asmoz, aurten, berriro ere, “Gure ingurunea” izeneko ekimena ipini du abian Muskizko Udalak. Iaz harrera ona izan zuela ikusita, Muskizko udalerriko gune eta paisaia naturaletako argazkiak sare sozialetan partekatuz, Muskizko auzotarrak ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Muskizko Udalak.
#GureMuskiz2018 hashtaga erabiliz uztailaren 1etik abuztuaren 31ra Instagramen, Facebooken eta Twitterren bidez argitaratzen diren argazki guztien artean, sare sozial bakoitzean abonu sinple bat zozketatuko da 2018ko Musika eta Umore jardunaldietarako. Zenbat eta argazki gehiago partekatu, orduan eta aukera gehiago sariak irabazteko. Argitalpenak euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezke.
Kanpaina honen bidez, herritarren parte hartzea sustatuz, Muskizen bertan eta Muskizetik kanpo gure udalerria era pertsonal eta berdingabean ezagutzera ematen laguntzea da egitasmo honen helburua, bai eta edertasun historiko ikaragarria duten bazterrez eta paisaia naturalez beteta dagoen eskualdean turismoa sustatzea ere.

Hiru sari

Zozketa honetan, orotara, hiru irabazle izango dira: Facebookeko irabazle bat; Instagrameko beste bat; eta Twitterreko beste bat. Lehiaketako hiru irabazleek 35 euro balio duen abonu bana irabaziko dute, azaroan Muskizen izango diren 2018ko Musika eta Umore Jardunaldietarako. Saria ezingo da eskudiruaren truke aldatu, eta parte hartu ahal izateko, argazkiek gutxieneko kalitate baldintza batzuk bete beharko dituzte. Sariketa honetako oinarriak, oso-osorik, eskura daude Muskizko Udaleko webgunean.

Liburuxka ikusi (PDF 254KB)

Oinarriak ikusi (PDF 47,7KB)