Albisteak

 
Mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzua haurrak eta nerabeak hazteko erantzukizuna duten pertsona guztiei zuzentzen zaie, gurasoen eskolako proposamen berri bat aurkezteko.

Seme-alaben heziketak kezkatu egiten gaitu, eta batzuetan hainbeste egiten dugu gainezka, non geure buruari galdetzen diogun nola har dezakegun parte egunero bere heziketan eta era egokian egiten dugun.

Zein da proposamena? GUNE bat eskaintzen dizuegu:
  • Zuen zalantza eta kezkak aurkezteko;
  • Beste guraso batzuekin zuen esperientziak kontrastatu ahal izateko;
  • Aditu batek dinamizatuko du, taldeari nozio teorikoak eta tresna praktikoak eskaintzekoZer gai landuko ditugu?
Zer gai landuko ditugu?
  • Non dago argibide liburua?
  • Ze funtzio dauka familia taldeak?
  • Zer da haztea eta nola laguntzen diegu hazten?
  • Emozioen mundua
  • Atxikimenduaren garrantzia etorkizuneko bizitzarako
  • “Ikasten ikasi” Neuk badakit!
  • “Nerabezaro txikia”. Eztabaidatzen hasi gara!


Noiz eta non? 
  • Azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an eta abenduaren 11n eta 18an 
  • 15:00etatik 16:30era, Gaztegunean.

Hitzaldi-tailer hauetako edozeinetan parte hartzeko, izena eman behar da azaroaren 6a baino lehenago, Gaztegunean edo 946708037 telefonora deituta (Lara).