Albisteak

 

Gure seme-alaben heziketa aita zein ama, era berdinean, kezkatu beharko gintuzkeen kontua da. Eta, maiz, hainbat buruhauste sortzen digun kontua bilakatzen da, nola har dezakegun parte eguneroko heziketan, ondo ala txarto ari garen...

Zertaz hitz egingo dugu?
Familia
Komunikazioa eta ikaskuntza. Gatazken erabakitzea.
Eginkizunak, guneak eta mugak
Zer da haztea?. Guraso izatearen esanahia eta funtzioak.

Nori zuzenduta dago?
Haurrak eta nerabeak dituzten edo izango dituzten gurasoei eta heziketa-ardura duten guztiei.

Zein da gure proposamena?

Zeuen kezkak eta zalantzak adierazteko gune bat sortzea eta beste guraso batzuekin esperientziak trukatzea.
Aditu baten laguntzaz, taldeari nozio teorikoak eta baliabide praktikoak emango zaizkio. Talde-lana, parte-hartzea eta erabilgarritasuna bultzatuko da.
Urriaren 20an hasita, ordu eta erdiko 12 saio izango dira.

Informazio gehiago edo izena emateko:

DROGOMENPEKOTASUNEN PREBENTZIORAKO ZERBITZUA (94 6708037 telefonoa)
edo Muskizko Gaztegunean (Meatzari Plaza, 2).