Albisteak

 

Beldur Barik lehiaketa programaren ekintza nagusienetako bat da. Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:
1. kategoria: 12 – 17 urte
2. kategoria: 18 – 26 urte
Aurkezten diren lanak Beldur Barik jarrera islatu behar dute eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute
Lehiaketara banakoek egindako lanak nahiz talde, elkarte, ikastetxe edo ikasgeletan egindakoak aurkeztu ahal izango dira.
Lanak, ikus-entzunezko formatuan aurkeztu beharko dira, bideo plataforma baterako esteka bateri lotura eginez eta parte hartzeko eskabidea bete www.beldurbarik.org/participa webgunean.
Programak, gainera, Beldur Barik jarrera garatzeko gazteekin batera, hainbat sare sozialetan (facebook, twitter, instagram eta spotify) perfil propioa ditu
Lehiaketa lanak jasotzeko EPEA AZAROAREN 9an AMAITUKO DA
 
ETA MUSKIZEN…….

Aurreko urteetan bezala,Muskizko Udalak herritarren lanik onenak sarituko ditu.  Horrela, Muskizko herritarrek lehiaketa orokorrean parte hartu eta sariak jasotzeko aukera izateaz gain, herriko lehiaketan ere parte hartu eta sariak jaso ahalko dituzte. Parte hartzeko baldintzak eta modua berdinak dira bi lehiaketetan.

Muskizko neska-mutilek aurkeztutako lan guztiak azaroaren 28an Berdintasun sailak antolatutako ekitaldian erakutsiko dira, Meatzari Aretoan. Ekitaldi horretan udalerriko sarien irabazleak ezagutarazi eta sariak banatuko dira.

LEHIAKETAREN OINARRIAK
                      
KONTSULTAK EGITEKO, jarri harremanetan Berdintasun Sailarekin: 946 70 99 36 edo berdintasuna@muskiz.com