Albisteak

 

Muskiz euskalduna al da? Zenbat euskara hitz egiten dugu Muskizen? Nolakoa da haurren eragina gure hizkuntza portaeretan? Auzo batzuetan beste batzuetan baino gehiago hitz egiten al da? Erabilera handiagoa da egun eta ordu batzuetan?...

Galdera horiei eta beste batzuei ahalik eta erantzun zehatzena emate aldera, ikerketa bat egin berri dugu, Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean. Belen Uranga adituak ikerketa horretako emaitzak azalduko dizkigu, otsailaren 20an (ostirala), 18:30etik aurrera, Muskizko Gaztegunean. Emaitzak aurkeztutakoan, mahai-inguru bat egingo dugu gazteekin, gurasoekin, kultur taldeekin, hezkuntza zentroetako arduradunekin eta hurbiltzen zareten guztiokin.
 
Ikerketa honetaz, aurkezpenaz edo mahai-inguruaz edozein zalantza edo proposamen badaukazu, jo lasai Euskara Zerbitzura: 94 670 70 75 (Ion); euskara@muskiz.com