Albisteak

 
Iragan den urtean, udalerriko herritar askori eskaini die zerbitzua mugikortasun murriztua duten pertsonak leku batetik bestera mugitzeko eta garraiatzeko Muskizko Udaleko programak, hain justu ere, 11.801 lekualdatze egin dira (2016an baino 532 gutxiago). Lekualdatze kopurua jaitsi egin da, baina eskailera-igogailuaren erabilera handitu egin da, aurreko urteen aldean. 2017an, lekualdatze guztietatik, % 37 igo dira eskaileretarako laguntzak, eta 1.329tik 1.825era igaro dira. 77.289,20 eurokoa izan da kontratatutako zerbitzua eskaintzeko aurrekontu osoa. Lekualdatzeei helduta, lan handiago izan da asteburuetan eta udako hilabeteetan, hesi arkitektonikoak dauzkaten, euren kabuz konpontzeko trabak dauzkaten edo euren eguneroko joan-etorrietarako egokitutako ibilgailu bat behar duten Muskizko bizilagunentzako zerbitzuan. Muskizko Udalak egokitutako ibilgailu bat dauka, banakako bukatekin, aire girotuarekin … Eskailera igogailu bat ere badauka ibilgailu horrek. Horretaz gain, base operatibo bat ere badago, administrazio zerbitzuak, kalitatearen kontrola eta prestakuntza bideratzeko. 2018ari begira, orain arte erabilitako irizpideei eutsi nahi die Muskizko Udalak, bai eta komunikazioan, informatikan, kudeaketan eta giza taldeen etengabeko prestakuntzan hobetzen jarraitzea ere. Austeritatea, zorroztasuna, fidagarritasuna, baliabide materialak berritzea, prestakuntza pertsonala indartzea eta etengabeko hobekuntza dira ezarritako helburuak.