Albisteak

 
“El Pacto” izeneko musika taldeak emandako diruari esker, teknologia berria daukate Muskizko Eguneko Zentroko erabiltzaile eta nagusiek. Meatzari Aretoan eskainitako elkartasun emanaldiari esker, orotara, 800 euro bildu ahal izan dituzte, eta diru hori baliatuta, Muskizko Eguneko Zentroko arduradunek wifi konexioa daukan TDT proiektagailu bat eta argazki kamera konpaktu bat erosi dituzte, Eguneko Zentroko nagusiek erabili ahal izateko.