Albisteak

 

Muskizko Udalak prestakuntza programa batzuk antolatu ditu, begiraleentzat, entrenatzaileentzat, eta gizarteko, kiroleko eta heziketako langileentzat, arlo horietan aritzen direnek lidergorako trebetasunak eskuratzeko, taldean lan egiteko balioak sustatzeko, gaitasun sozialak eraikitzeko… Formakuntza saio hauei esker, udalerriko gizarte eta kirol sarea sendotzeko tresnak eskaintzea da helburua. Muskizko Udaleko prestakuntza programa hauek apirilean egingo dira.
Muskizko gizarte eta kirol sarea ugaria da, eta herriko klubek eta klubetako ordezkariek ardura handiak hartzen dituzte, udalerriko gizarte, kirol eta aisialdi bizitza dinamizatzeko. Hori horrela, gizarte eta kirol jarduera bat kudeatzeak esfortzu handia eskatzen du, programatu beharreko jarduerei begiraleei, koordinatzaileei eta entrenatzaileei dagokienez. Pertsonekin lan egiteak, eta, batik bat, adingabeekin lan egiteak ardura berezia eskatzen du, euren heziketari eta motibazioari dagokienez; eta Kultura eta Kirol Sailak lan horretan lagundu nahi du, gaitasun horiek hobetu ahal izateko prestakuntza bat eskainita.

Egoera praktikoen bitartez, bloke telematiko desberdinak aztertzean datza programa, parte hartzaileen kezka diren arloak landuz, eta beste partaideengan guztiei eragiten dieten arazoak aurkituz eta aitortuz. Hortik aparte, programa honetan landutako edukiak sustatzen dira, bai eta talde lana ere.

Honako hauek dira prestakuntza programa honen helburuak: taldeko kide izateko eta taldeari lotuta egoteko sentimendua sustatzea, akatsak ikasteko aukera modura ikustea, klubeko kideen artean entzuteko eta komunikatzeko eredu eraginkor bat ezartzea, estres egoeretan nola jokatu behar den ulertzea, talde osoa konponbideak aurkitzeko partaide bihurtzea, adeitasunez eta irmoki harremanak izaten ikastea, norberaren ekintzek besteengan duten eragina bizitzea, ikuspegi positibo batetik batzarrak egiten ikastea, eta joko garbia eta lehiakortasun osasungarria sustatzea.

Programa honen bidez, komunikatzeko, prestatzeko eta entzuteko zenbait gaitasun eskuratuko dira; erreakzionatu ordez jarduten ikasiko da, eta arnasa ematea eta motibazioa sustatuko dira, bai eta gatazka eta estres egoeren aurreko autokontrola, barne behaketa eta taldeko kide izateko sentimendua ere. 

Programatutako Datak

Astelehen honetan, apirilak 1, informazio bilera bat egin zen Kultur Etxean, udalerriko kirol eta gizarte klubei prestakuntza programa honen berri emateko eta lan saioak ze egunetan izango diren azaltzeko.
Apirilean hainbat saio bideratuko dira: apirilaren 12an, ostiralean, 16:00etatik 21:30era; apirilaren 13an, larunbatean, 09:00etatik 20:30era; apirilaren 23an, asteartean, 09:00etatik 20:00etara; apirilaren 24an, asteazkenean, 09:00etatik 15:00etara; apirilaren 27an, larunbatean, 09:00etatik 20:00etara; eta azkenik, 28an, igandean, 09:00etatik 15:00etara.