Albisteak

 
Muskizko Udalak Meatzari plazako segurtasuna hobetu du, hain justu ere, Ortze tabernaren inguruan, izan ere, eskudel bat instalatu eta ezponda bat eta horma txiki bat eraiki dira, bertako galtzada-harriei lotuta. Ekintza hau bideratu ahal izateko, guztira, 4.800 euroko aurrekontua erabili da, eta ekintza horri esker, bukatutzat eman daiteke Meatzari plaza berriro urbanizatzeko lanak.
Lan hauek egin diren eremuan bizilagun asko ibiltzen da, batik bat, umeak, eta inguru hau  aparkalekuetatik eta bertako saltoki batetik hurbil dago. Hori horrela izanik, herritarren erosotasunari eta segurtasunari begira, lan hauek egitea beharrezkotzat jo du Muskizko Udalak. Eraberritutako gunean lehenago ere bazeuden eskailerak, eta lehen zegoen gune berde txikia porlanez estali da, izan ere, aldizka lokaztu egiten zen eta horrek zaildu egiten zuen bertatik igarotzea.