Albisteak

 
Muskizko Arkazieta izeneko eremuan dagoen haurrentzako jolas parkea urbanizatzeko obrei ekin die Muskizko Udalak. 15.938,00 eurokoa da (BEZ kanpo) Arkazietako haurrentzako parkeko lanen aurrekontu osoa. Hormigoi inprimatuzko malda bat eraikitzea, eta umeek jolasteko gunea eta orain dagoen bidea lotu ahal izateko grafitozko eskailera-maila batez hornitzea eta eskailera-maila hori kokatzea da haurrentzako parkean egin beharreko lana. Horren ostean, pinuzko egurrez ingurua hesituko da, haga horizontalak erabiliz, parkea seguruagoa izan dadin, eta hiri altzariak ipiniko dira, besteak beste, bankuak eta paperontziak. Musilfor SL izeneko udalerriko enpresak obra hau bukatu eta gero, orain dauden haurrentzako jolasak kendu eta jolas berriago batzuk ipiniko dira, udalerriko txikienen gozamenerako.