Albisteak

 

Ikasturte honetan Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikasketak egingo dituzten umeen haurrak dauzkaten familiek eskolarako materiala erosten dutenean izaten dituzten gastuak arintzera bideratuta dagoen programa onartu du Muskizko Udalak. Helburu honi begira onartu den partidaren zenbateko osoa 20.000 eurokoa da, eta, hortaz, aurreko ikasturteko zenbatekoa mantendu da.

Muskizen erroldatuta dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza zentro publiko edo pribatuetan matrikulatuta dauden ume guztiek eskuratu ahalko dituzte laguntza hauek. Aste honetan hasi da eskaerak aurkezteko epea eta irailaren 28an itxiko da eskaerak aurkezteko epea.

Diru-laguntza hauen zenbatekoa zati berdinetan banatuko da onartutako eskabide guztien artean. Nolanahi ere, Muskizko Udalak onartu dituen oinarrietan zehazten denez, ikasle bakoitzak, gehienez, 180,00 euro jaso ahalko ditu.

Aurkezten diren eskabideak baloratzeko honako bi irizpide hauek hartuko dira kontuan: familia unitateko kide kopurua eta familiako kideek dituzten diru-sarrerak. Hori horrela izanik, eskola materialerako laguntza hauek eskuratu ahal izateko, gehienez, 21.062,21 euroko diru-sarrerak izan daitezke, guraso bakarreko familien kasuan; 23.298,90 euro, 3 pertsonako familiak izanez gero, umeak barne hartuta; eta 25.535,59 euro, bizikidetza unitatea laukoa edo handiagoa baldin bada. Diru-laguntza eskatzeko eskabide orriarekin batera, Familia Liburuaren eta NANaren fotokopiak eta Errenta Aitorpena aurkeztu beharko dira.