Albisteak

 
Garraio egokituko zerbitzuak mugikortasun arazoak dauzkaten edo euren etxebizitzetan mugikortasun hesiak dauzkaten pertsonak garraiatzen ditu, eta, berriki, azken belaunaldiko ibilgailua eskuratu du. Ibilgailuak berrituta, garraio egokitua erabiltzen dutenek zerbitzu erosoa jasotzea nahi du Muskizko Udalak.
Zerbitzu hau eskaintzen duen enpresak, CAE (Centro de Ayuda Especializada) delakoak, EEEko hainbat herrialdetan fabrikatu eta homologatutako ibilgailu batzuk eskuratu ditu. Ibilgailu berriak eta berritzaileak direla eta, oraindik ez daude Estatuko legedian jasota, eta  udalerrian zerbitzu hau kudeatzen duen enpresak berak homologatu behar izan ditu. Ibilgailu hauetako bat, orain dela gutxi, Muskizen hasi da lanean, eta aurrekoek baino karga handiagoa igo ahal duen plataforma dauka, finkatzeko eta eusteko sistema modernoak, langileei euren lana errazteko eta zerbitzu hau erabiltzen dutenen segurtasuna hobetzeko. Horretaz gain, babes termikoa eta aire-girotua ere baditu.
Azken ibilgailu egokitua Mercedes-Benz Sprinter M1 Combi 9 L3H2 furgoneta bat da. Ate mugikorrerako eragingailu elektrikoa dauka eta atzeko alboetako kristalak tindatuta, erabiltzaileen intimitatea babesteko. Butaka birakariak eta transpiragarriak ditu, kuxin eraisgarriak, hiru puntuko segurtasun uhalak, beso-euskarriak, eta egokitu daitekeen buru euskarria. Gurpildun aulkientzako finkatze sistemak eta uhalak dauzka; finkatze motako segurtasun sistema daukan plataforma bat, erorketak saihesteko aurreko eta atzeko hesiekin, aulkia ez ateratzeko. Horretaz gain, keinukariak eta seinale akustikoa dauzka, igogailua martxan dagoela adierazteko. Beste alde batetik, ibilgailu berriak 90 zentimetroko zabalera daukan alboko maila bat ere badu, ate gidaridunarekin sinkronizatuta eta kontrol elektrikoarekin, bidaiari baten hankekin talka eginez gero, maila gelditu ahal izateko.