Albisteak

 
Hurrengo hilabeteetan, kontrol gunea Muskizko Udaltzaingoko komisarian daukan Telebistako Zirkuitu Itxia (CCTV) handitzeari ekingo dio Muskizko Udalak. Horrela, Muskizko eraikin publikoetan eta udalerriko bide sarean dauen kamerei, matrikulak identifikatzeko gai diren prestazio handiko beste lau ekipo gehiago batuko zaizkie. Hobekuntza honetarako Muskizko Udalak bideratu duen zenbateko osoa 15.755,41 eurokoa da, BEZa barne.
Udaltzaingoa denbora errealean errepide, bide eta eraikinak kontrolatzeko bitartekoz hornitzea da urruneko kontrolerako Udaleko CCTV sistema hau handitzeko arrazoia eta helburua; bai eta udalerrian gerta daitezkeen istripuak eta delituak argitzeko grabazioak edukitzea ere.
Sistema hauek era progresiboan ezarrita, alderdi honetan puntakoa den udalerria bihurtzen ari da Muskiz, eta horretaz gain, biztanleentzako gune seguruak irabazten ari da Muskizko Udala.