Albisteak

 
M8ko Adierazpen Instituzionalaren eredua Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

EMAKUMEEN MOBILIZAZIOAK.. Mundua eraldatzen duen emakumeen boterea.

1952an martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna ezarri zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE). Historian zehar euren eskubide laboral, ekonomiko, politiko eta sozialak aldarrikatu dituzten emakumeak, eta, batez ere, azken urteotan berriz ere emakumeen borrokak azaleratu dituzten emakumeen grebak balioesteko data da. Borroka hauei esker, aldaketak izan dira legeetan, gizartean eta kulturan, eta horrekin batera, gizarteak berdintasun- eta demokrazia-maila handiago baterantz egin du aurrera.

Hala ere, emakumeen borroken garaia ez da amaitu. Mundu osoan eta gure tokiko komunitateetan oraindik ere emakumeenganako bereizkeriak eta ezberdintasunak daude, emakume izate hutsagatik. Bereizkeria hori beste batzuekin gurutzatzen da: klase, etnia, adina, kultura, sinesmenak, migrazio-estatusa, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gaitasunak, besteak beste.

Beijing Ekintza Plataformak 25 urte bete dituenean, belaunaldi berriak bat egiten du giza eskubideak defendatu eta genero-berdintasuna lortuko duten ekonomia, gizarte eta sistema politikoak irudikatzeko borrokan, inor bazterrean utzi gabe. Munduko mugimendu honen ustez generoen arteko berdintasuna ez da soilik oinarrizko giza eskubidea, baizik eta mundu baketsu, oparo eta iraunkorra lortzeko beharrezko oinarria. Garapen Jasangarrirako Helburuetan jasotzen den bezala. Berdintasuna gizarte osoaren mezu bakar gisa aldarrikatzeko garaia da.

Emakumeen borrokek eta kaleetako mobilizazioek instituzioei konpromiso irmoko ariketa egitea eskatzen digute:
● Genero-harremanak eraldatzea gure udalerrien eta gure administrazioen bizitzan;
● Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak errotik kentzea eta egiturazko indarkeria horren biktimak erreparatzea;
● Baldintzak eta aukerak eraikitzea izaera guztietako emakumeek tokiko bizitzako ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan parte hartzeko;
● Diskriminazio mota guztien aurka borrokatzea;
● Bizitza erdira ekarriko duten gizarte-antolakuntza erantzunkideak diseinatzea.

Tokiko euskal gobernuok konpromiso horiek gure herri eta hirietan egia bihurtzeko politikak diseinatu eta kudeatu behar ditugu, eta horrexegatik, Muskizko Udalak konpromiso irmoa adierazi du berdintasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko, pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena tokiko bizitzan, honako neurri hauek abian jarririk:
● Udal kontratazio publikoan genero klausulak gehitzeko prozesuarekin jarraitzea.
● Udalerriko emakumeek egindako eta egiten ari diren ekarpenak ikusarazteko memoria historiko eta kolektiboa berreskuratzen lanean jarraitzea.
● Tokiko arauak arian-arian artikulatzea berdintasun-politikak garatzeko, eta udaljarduera osoan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzea..
● Tokiko jardueretan indarkeria matxistaren biktimei erreparazioa emateko printzipioaren aplikazioan aurrera egitea.
● Udalerriko emakumeak ahalduntzeko programak eta ekimenak garatzeko espazioak eta baliabideak eskaintzea.
● Mugimendu feminista eta emakumeen mugimendua solaskide giltzarri gisa aitortzea eta toki-mailan etengabe komunikazio espazioak antolatzea , berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikak diseinatzeko eta ebaluatzeko.
● Balioen transmisioa azpimarratzea , cultura aldaketak sustatzeko gizarte berdinzale baterantz. Batez ere, gazteen kasuan, gazteak berdintasun ezak identifikatzeko tresnez eta ahalduntze prozesua errazten dute baliabideez hornituz.

Azkenean, Udal honek dei egiten die herritarrei Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Mugimendu Feministak martxoaren 8rako antolatu dituen mobilizazioetan era aktiboan parte har dezaten.