Albisteak

 
Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna, azaroak 25, dela eta, Muskizko Udaleko Berdintasun Sailak hurrengo ekimenak antolatu ditu:
  • PUNTO LILAdun KATELEN jartzea (indarkeriaren kontrako sinboloa) leiho,ikastetxe, eraikin publikoetan, etb, indarkeria matxistaren gaitzespena adierazteko.
  • Azaroaren 24an, asteartea (18:30tan), M ARETOAN (Kultur Etxea): “Indarkeria matxistaren aurrean gure ahalmenak indartuz” HITZALDIA.
  • Azaroaren 29an, igandea (11:00tan), ZIerbenan Emakumeenganako indarkeriaren aurkako  XIII. MARTXA.
  • Bestalde, Beldur Barik lehiketaren bitartez gazteekin lan egiten jarraitzen dugu, hurrengo ekimenak antolatu direlarik:
  • Azaroaren 25ean, asteazkena (12:00etan), MEATZARI ARETOAN, Beldur Barik Lehiaketaren SARI LOKALEN BANAKETA. 12-26 urte bitarteko udalerriko gazteeek eginiko 26 lan aurkeztu dira lehiaketara.
  • Azaroaren 28an, larunbata, Beldur Barik TOPAKETA, Amurrion. Tailerrak, musika, kalejira ,…egongo dira, eta Beldur Barik 2015 Lehiaketako saria orokorrak banatuko dira.
Beldur barik leihaketara aurkeztu diren lanak ikusi nahi baduzu, kiklatu hemen www.beldurbarik.org