Albisteak

 

Auzokide hori / Estimada/o vecina/o:

Gure Udalak, zure Udalak, konpromiso sendoa dauka udalerrian bizi diren pertsonekin. Herritarrei zerbitzuak emateaz arduratzen den erakunde bat gara, hori dela-eta gure zeregina, funtsean, zuen beharrak eta itxaropenak betetzera bideratzen da. Izan ere, udalerriko herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-ongizatea bermatzea da gure helburu nagusietako bat.

Hori lortzeko, ezinbestekoa da orainaldiari zein etorkizunari begira antolatutako Udaltzaingoa edukitzea, honako ezaugarri hauek dituena: integrala, agerikoa eta hurbila, aurreraeraginezkoa eta prebentziozkoa, herritarren segurtasunari bereziki begira dagoena, kulturak eta pertsonak bateratzen dituena, berritzailea eta hori guztia posible egiten duen Zerbitzu Gutuna duena.

Udaltzaingoaren Zerbitzu Gutunak asmo argia du: Muskizko herritarrei informazioa ematea udalerriko Udaltzaingoak egiten dituen zeregin eta zerbitzuei buruz baita Segurtasuna gure udalerriko bizi-kalitatearen funtsezko elementua zein etorkizuneko belaunaldientzat eskubide behinena izan dadin herritarrekin hartzen diren konpromisoei buruz ere.

Zuk, udalerri honetan bizi zaren horrek, udalerriko kaleez, pasealekuez eta plazez gozatzen zaren horrek, inork baino hobeto dakizu zein zeregin hartu beharko lukeen bere gain Muskizko Udaltzaingoak bere eguneroko jardunean. Gustura jasoko genituzke zuzenean zure proposamenak, kezkak eta beharrak gure udalerria leku biziago, erosoago, seguruago, pertsonentzat atseginago eta solidarioagoa izatea lortzeko.

Muskiz, zalantza barik, askoz hobea izango da denon artean eraikitzen badugu eta, hori lortzeko, zure ekarpenak eta iradokizunak ezinbestekoak dira.

Zure lankidetza izango dugulakoan.

 

Zertan datza Udaltzaingoaren Zerbitzu Gutuna?

Udaltzaingoaren Zerbitzu Gutuna herritarrei Udaltzaingoaren inguruan hainbat informazio ematen dizkien agiria da: Udaltzaingoak ematen dituen zerbitzuei eta emateko moduari buruz baita zerbitzu hobea eskaintzeko hartzen dituen kalitate-konpromisoei buruz ere.

Zeintzuk dira Muskizko Udaltzaingoaren Zerbitzu Gutunaren helburuak?

Hauexek dira Muskizko Udaltzaingoaren Zerbitzu Gutunaren helburuak:

• Udala herritarrengana hurbiltzea.

• Muskizko Udaltzaingoak ematen dituen zerbitzuak herritarrei jakinaraztea.

• Udal-zerbitzuak hobetzeko Udalak egiten duen ahalegina adieraztea.

• Zerbitzu-kalitatearen maila egokia ezartzea eta horri eustea.

• Herritarrek udal-zerbitzu horien funtzionamenduari buruz iritzia eman dezaten ahalbidetzea.

Nola har dezakezu parte?

Zenbait bide eskaintzen dizkizugu parte har dezazun:

1. Idatz ezazu, mesedez, zeure iritzia etxeetan banatu dugun triptikoaren ebakigarrian eta utzi udalerriko hainbat lekutan kokatu ditugun informazio-karpetan.

2. Zuk zeuk eraman dezakezu Ingurugiro eta Segurtasun Saileko Udal Bulegoetara.

3. Aldi berean, 7 egunean linean egiteko inkesta bat ere abian jarri dugu zeure iradokizunak eroso eta lekualdatu barik helaraz diezazkiguzun.

 

Inkesta honetan 2 galdera daude.

Inkesta on line