Albisteak

 

OINARRIAK

1. Lehiaketa honen helburua da 2015ko Muskizko jaietako egitarauko azala aukeratzea. 2003 eta 2009 artean jaio diren haur guztiek hartu ahal dute parte, biak barne.

2. Lanak DIN A3 neurriko kartoi mehe batean aurkeztu behar dira (29,7 cm x 42,0 cm), formatu bertikalean. 

3. Azalean “Muskizko Jaiak 2015. San Juan” testua agertu behar da; eta letra txikiagoan, “Ekainak 19-24 Junio” testua.

4. Lehenengo saria jaietan dauden barraka guztietako tiketez betetako kutxa bat izango da, 200 €-koa. Kontsolamenduzko bigarren eta hirugarren sariak barraketako tiketez betetako beste kutxa bana izango dira, 50 eurokoa bakoitza.

5. Ume bakoitzak lan bakarra aurkez dezake, jatorrizkoa eta argitaratu gabea. Teknika librea da.

6. Lanak 2015ko apirilaren 13tik maiatzaren 15era aurkez daitezke, Udaleko Gaztegunean.

7. Egilea adierazi gabe aurkeztuko da azala, eta azalaren atzealdean lelo bat idatzi beharko da. Azalarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da. Gutun-azalean azaleko lelo bera jarriko da eta gutun-azalaren barruan, egilearen izen-abizenak, jaiotza-data, helbidea eta telefonoa.

8. Muskizko Kultura zinegotzia izango da epaimahaiko burua, eta, berarekin batera, jaiak antolatzen dabiltzan Kultura eta Gazteria teknikariak izango dira epaimahaian.

9. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 20an emango da jakitera, 12.00etan, Udalaren webgunean eta Gazteguneko sare sozialetan. Irabazi duten umeei zuzenean jakinaraziko zaie.

10.- 2015ko ekainaren 19an banatuko dira sariak, txupinazoa eta jaiak hasi baino lehenago, Udaleko Gaztegunean. Une horretatik aurrera Gaztegunean bertan jarriko dira ikusgai aukeratutako lan guztiak.

11.- Saririk jaso ez duten lanak ekainaren 29tik uztailaren 17ra bitartean berreskuratu ahalko dira. Data horretatik aurrera, lanak jasotzen ez badira, lanei uko egiten zaiela ulertuko da eta ez da inolako erreklamaziorik edo indemnizaziorik onartuko.

12.- Lehiaketa irabazten duen azala eta kontsolamenduzko bigarren eta hirugarren sariak Udalaren jabetzan geratuko dira, eta Udalak nahi duen moduan kopiatu ahalko ditu, betiere autorea aipatuta.