Albisteak

 
Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea hobetzeko helburuarekin, goian adierazten den ordenantza proiektua egin baino lehenago, kontsulta publiko bat gauzatzeari ekingo zaio, horrela, herritarrek eta etorkizuneko arauaren eragina nabaritu dezaketen erakunde adierazgarrienek honako alderdi hauei buruz duten iritzia jaso ahal izateko:

a) Ekimen honekin konpondu nahi diren arazoak
b) Ordenantza arautzailea onartzeko beharra eta egokitasuna
c) Arauaren helburuak
d) Balizko konponbide alternatibo arautzaileak eta ez-arautzaileak.
 
Aurrekoa betetze aldera, honako galdetegia proposatzen da. Hala nahi duten herritar, elkarte eta erakunde guztiek galdetegi honetan zehaztutako alderdiei buruz daukaten iritzia helaraz dezakete, 2020/08/22ra arte, euskara@muskiz.com helbide elektronikora idatzita.

Une honetan Muskizko Antzinako Hiltegi Zaharreko eraikina erabiltzen ez dela eta, hainbat herritarrek helarazitako eskaerei erantzunez, eta Muskizko herritarrei eta elkarte desberdinei aisialdirako eta bilerak egiteko gune bat eskaintze aldera, Udal Txokoko Ordenantza Arautzailearen Proiektua abian jarri da, udal gune honen kudeaketa arautuko duen Ordenantza bat diseinatzeko helburuarekin.