Albisteak

 

Muskizko Udalak muskiztar guztioi jakinarazten dizue BERBALAGUN eta GURASOLAGUN egitasmoak martxan jarri direla. Egitasmo hauen bitartez euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin erlazionatzen dira; batzuek eta besteek euskara praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz. Azken batean, helburua da herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko:

Muskizko AEK Euskaltegia,
Sobalbadun 10 behea   Tel.: 94 670 77 74

Udal Euskaltegia, 
Kultur Etxea 1. solairua  Tel.:94 670 64 11

Muskizko Euskara Zerbitzua,
Kultur Etxea 3. solairua Tel.: 94 670 70 75

Muskizen, 2015eko irailaren 21ean
 

Idoia Inoriza Bustamante

euskera zinegotzia / concejal de euskera