Albisteak

Beldur Barik 

BELDUR BARIK EDIZIO BERRIA MARTXAN JARTZEN DA
Beldur Barik programak Beldur Barik jarrera!  lehiaketaren 5. edizioa deitu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizketa-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro (beti ikus-entzunezko formatuan) onartu  , baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:
1. kategoria: 12 – 17 urte
2. kategoria: 18 – 26 urte
Lehiaketara banakoek egindako lanak nahiz talde, elkarte, ikastetxe edo ikasgeletan egindakoak aurkeztu ahal izango dira.
Lehiaketa lanak jasotzeko EPEA AZAROAREN 12AN AMAITUKO DA
 
Programa eta lehiaketaz informazio guztia eskuratzeko : www.beldurbarik.org

ETA GURE HERRIAN...MUSKIZ BELDUR BARIK 2014

Aurreko edizioetan bezala,Muskizek bere lehiaketa propioa izango du.Udalerriko gazteek  lehiaketa orokorrean parte hartzeaz gain, parte hartuko dute Udal honek antolatzen duen lehiaketan. Muskizeko gazteek lehiaketaren bi sarirako aukera izango  dute. Parte hartzeko modua eta baldintzak bi lehiaketetarako berdinak dira.

Muskizeko neska-mutilek aurkeztutako lan guztiak azaroaren 21ean Berdintasun sailak antolatutako ekitaldian erakutsiko dira, Meatzari Aretoan. Ekitaldi horretan udalerriko sarien irabazleak ezagutarazi eta sariak banatuko dira.

Lehiaketaren oinarriak (474 KB)
                      
KONTSULTAK EGITEKO, jarri harremanetan Berdintasun Sailarekin: 946 70 99 36 edo berdintasuna@muskiz.com