Albisteak

 

Beldur Barik programak Beldur Barik jarrera!  lehiaketaren 5. edizioa deitu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizketa-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro (beti ikus-entzunezko formatuan) onartu  , baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.
Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoamatxismoaren aurka.
Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:
1. kategoria: 12 – 17 urte
2. kategoria: 18 – 26 urte
Lehiaketara banakoek egindako lanak nahiz talde, elkarte, ikastetxe edo ikasgeletan egindakoak aurkeztu ahal izango dira.
Lehiaketa lanak jasotzeko EPEA AZAROAREN 11n AMAITUKO DA
 
Programa eta lehiaketaz informazio guztia eskuratzeko : www.beldurbarik.org

ETA MUSKIZEN…….

Aurreko edizioetan bezala,Muskizko Udalak herritarren lanik onenak sarituko ditu.  Horrela, Muskizko herritarrek lehiaketa orokorrean parte hartu eta sariak jasotzeko aukera izateaz gain, herriko lehiaketan ere parte hartu eta sariak jaso ahalko dituzte. Parte hartzeko baldintzak eta modua berdinak dira bi lehiaketetan.

Muskizko neska-mutilek aurkeztutako lan guztiak azaroaren 25ean Berdintasun sailak antolatutako ekitaldian erakutsiko dira, Meatzari Aretoan. Ekitaldi horretan udalerriko sarien irabazleak ezagutarazi eta sariak banatuko dira.

 LEHIAKETAREN OINARRIAK
                      
KONTSULTAK EGITEKO, jarri harremanetan Berdintasun Sailarekin: 946 70 99 36 edo berdintasuna@muskiz.com