Albisteak

 
BAO. 200. zk. 2016, urriak 24. Astelehena  — BOB núm. 202. Lunes, 24 de octubre de 2016

 

Udalbatza Osoak, 2016ko urriaren 13an eginiko ohiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

HASIERA BATEAN ONESTEA BEHAR HANDIKO EGOERAN DAUDEN PERTSONEI ZERGAK ETA TASAK ORDAINTZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO ORDENANTZA.

Behar handiko egoeran dauden pertsonei zergak eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak emateko ordenantzaren berri eman dute eta, Ogasuna eta Ekonomia Sustapena Informazio Batzordeak emandako irizpena ikusi ondoren, Udalbatzak erabaki hau hartu du (aldeko botoak: 6 EAJ/PNVk, 2 PSE-EEk eta 2 XMKBk; kontrako botoak: 3 EH-BILDUk):

Lehenengoa: hasiera batean onestea behar handiko egoeran dauden pertsonei zergak eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak emateko ordenantza.

Bigarrena: jendaurreko epea zabaltzea, 30 egunekoa, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan dagozkion iragarkiak argitaratuta, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Udalbatzak ebatzi beharko ditu erreklamazio eta iradokizun horiek.

Hirugarrena: epe horretan alegaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

 Hori guztia jendaurrean jartzen da, denek jakin dezaten.

Muskizen, 2016ko urriaren 14an

Sin.: Borja Liaño Abarrategi. Alkatea.