Albisteak

 
BAO. 200. zk. 2016, urriak 20. Osteguna — 20007 — BOB núm. 200. Jueves, 20 de octubre de 2016

Ayuntamiento de Muskiz

Muskizko Udala

Hasiera batean onestea 2017rako ordenantza fiskalen aldaketak. Udalbatza Osoak, 2016ko urriaren 13an eginiko ohiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen: Hasiera batean onestea 2017rako ordenantza fiskalen aldaketak 2017rako ordenantza fiskalen aldaketaren berri eman dute eta, Ogasuna eta Ekonomia Sustapena Informazio Batzordeak emandako irizpena ikusi ondoren, Udalbatzak erabaki hau hartu du (aldeko botoak: 6 EAJ/PNVk, 2 PSE-EEk eta 2 XMKBk; kontrako botoak: 3 EH Bilduk):

Lehenengoa: hasiera batean onestea 2017 ekitaldirako ordenantza fiskalen aldaketa.

Bigarrena: jendaurreko epea zabaltzea, 30 egunekoa, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan dagozkion iragarkiak argitaratuta, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Udalbatzak ebatzi beharko ditu erreklamazio eta iradokizun horiek.

Hirugarrena: epe horretan alegaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira. Hori guztia jendaurrean jartzen da, denek jakin dezaten.

Muskizen, 2016ko urriaren 14an.—Alkatea, Borja Liaño Abarrategi