Albisteak

 

Udalbatza Osoak, 2016ko uztailaren 14an egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Udalaren lursail bat Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politika eta Kultura Sailari Muskizeko BHIaren eraikin berria eraikitzeko doan emateari buruzko espedientearen berri eman da. Horretarako, ezinbestekoa da jabari publikoko ondarearen (Cantarranako gimnasioa dagoen eraikineko beheko solairua eta haurrentzako musika-txaleta) kalifikazio juridikoa aldatzea eta ondare-ondasun bilakatzea. Ikusi da, halaber, Kultura eta Kirola Informazio Batzordeak emandako irizpena. Hori guztia kontuan hartuta, Udalbatza Osoak honako akordio hau onetsi du, EAJ-PNVren aldeko 6 botorekin, PSE-EEren aldeko 2rekin, XMKBren aldeko 2rekin eta EH Bilduren 3 kontrakorekin:

Lehenengoa: Hasiera batean onestea jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea (Cantarranako gimnasioa dagoen eraikineko beheko solairua eta haurrentzako musika-txaleta; eman ondoren eraistea aurreikusten da) eta ondare-ondasunen kalifikazioa ematea.

Bigarrena: Espedientea jendaurrean ikusgai jartzea hilabeteko epean udaletxeko iragarki-oholean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Hirugarrena: Espedientea jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik jartzen ez badu, aipatu ondareen kalifikazio juridikoa aldatutzat joko da, eta horren berri emango zaio Autonomia Erkidegoko organo eskudunari.

Laugarrena: Desafektazioa onetsi ondoren, ondasunen inbentarioan erregistratuko da, eta Ondasunen Erregistroan inskribatuko; izapide horiek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politika eta Kultura Sailari eman aurretik egingo dira.

Muskizen, 2016ko uztailaren 15ean

Izpta.: Borja Liaño Abarrategi. Alkatea