Albisteak

 

Udalbatza osoak, 2016ko uztailaren 14an egindako ohiko bilkuran, Muskizko hondartzak erabiltzeko araubidea arautzen duen Ordenantza hasiera batean onestea adostu zuen. Jendaurrean ikusgai jarriko da 30 egunez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aurrera zenbatzen hasita, edozein pertsona fisikok edo juridikok espedientea aztertu ahal izan dezan Udaleko idazkaritzan eta egoki iritzitako alegazioak edo iradokizunak egin ahal izan ditzan.

Muskizen, 2016ko uztailaren 14an
Sin.: Borja Liaño Abarrategi. Alkatea.