Albisteak

 

HASIERA BATEAN ONESTEA, BIDEZKOA BADA, CANTARRANA ESKOLA PUBLIKOARENONDASUNAK (HAURRENTZAKO MUSIKA-TXALETA, GIMNASIOAREN BEHEKO SOLAIRUA ETA JOLASTOKI ERABILERARA BIDERATUTAKO LURSAILA) EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEAK ETA IKERKETA SAILARI LAGATZEA.

Ikusi da izapidetutako espedientea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa sailari udal-ondasunak doan lagatzeari buruzkoa, Muskiz BHIko eraikin berria egin ahal izateko. Halaber, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kiroleko informazio Batzordearen irizpenaren berri eman da. Hortaz, Udalbatza Osoak, EAJ/PNVren (6), PSE-EEren (2) eta XMKren (2) aldeko botoekin eta EH-BILDUren (3) kontrako botoekin, honako erabaki hau hartu du:

Lehenengoa.- Hasiera batean onestea udal-ondasunen inbentarioan jasotzen denez egun Cantarrana Eskola Publikoaren parte diren udal-titulartasuneko honako ondasun hauek lagatzea:
- Cantarrana eskoletan jolastoki erabilerara bideratutako lursaila, 2.673,83 m2-ko azalerakoa, udal-arkitektoak 2016ko maiatzaren 23ko plano eta txostenean egindako mugaketaren arabera.
- Haurrentzako musika-txaleta.
- Gimnasioaren eraikinaren beheko solairua.

Bigarrena.- Lagapena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa sailari egingo zaio; baina, baldintza erabakigarria izango da bertan Muskiz BHIko eraikin berria eraikitzea. Erabilera hori eteten denean edo erabilerari ekiten ez bazaio, lursailaren jabetza Muskizko Udalari itzuliko zaio, bost urteko epean, lagapenaren erabakia hartzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

Hirugarrena.- Espedientea jendaurrean ikusgai jartzea hilabeteko epean, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Udaleko iragarki-taulan eta webgunean jarrita. (*Epea 2017ko urtarrilaren 9an amaitzen da)

Muskizen, 2016ko azaroaren 29an
Izpta.: Borja Liaño Abarrategi. Alkatea.