Albisteak

 

Udalbatza Osoak, 2016ko urriaren 13an eginiko ohiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

HASIERA BATEAN ONARTZEA ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA.

Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren berri eman dute eta, Ogasuna eta Ekonomia Sustapena Informazio Batzordeak emandako irizpena ikusi ondoren, Udalbatzak erabaki hau hartu du (aldeko botoak: 6 EAJ/PNVk, 2 PSE-EEk eta 2 XMKBk; kontrako botoak: 3 EH-BILDUk):

Lehenengoa: hasiera batean onestea ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Bigarrena: jendaurreko epea zabaltzea, 30 egunekoa, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan dagozkion iragarkiak argitaratuta, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Udalbatzak ebatzi beharko ditu erreklamazio eta iradokizun horiek.

Hirugarrena: epe horretan alegaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

 Hori guztia jendaurrean jartzen da, denek jakin dezaten.

Muskizen, 2016ko urriaren 14an

Sin.: Borja Liaño Abarrategi