Albisteak

 
Udalbatza Osoak, 2017ko ekainaren 8an egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:


ALEGAZIOEI ERANTZUTEA ETA BEHIN BETIKO ONESTEA, BIDEZKOA BADA, SAN JUANGO PRCL-1 PARTZELAKO BEPBaren ALDAKETA

San Juango PRCL-1 partzelako BEPBa aldatzeko izapidetu den espedientearen berri eman da. Espediente hori Lur Gorri S. Coop. enpresak sustatu zuen. Ikusi dira espediente horren jendaurreko aldian epe eta modu egokian aurkeztutako alegazioak. Ikusi dira, halaber, arkitektoak urtarrilaren 16an ebazpenari buruz emandako txostena eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko zuzendariak 2017ko apirilaren 10ean emandako ebazpena; horren bidez formulatu zen “San Juan Muskizko BEPBare aldaketaren” ingurumen-txosten estrategikoa, bai eta Hirigintza Batzordeak emandako irizpena ere. Hala, EAJ/PNVren aldeko 6 botorekin, PSE-EEren aldeko 2 botorekin, XMKBren aldeko 2 botorekin eta EH BILDUren aurkako 3 botorekin, Udalbatza Osoak honako hau erabaki du:

Lehenengoa: atzera botatzea honako hauek jarritako alegazioak, udal-arkitektoak 2017ko urtarrilaren 16an egindako txostenean esandakoari jarraikiz: Jose Antonio Romero Pérez jauna, Alba Romero Rodríguez andrea, Mario Romero Rodríguez jauna, Mari Carmen López Fernández andrea, Pilar Rodríguez Fernández andrea, Jessica Ortiz Zabala andrea, David Díaz Guzmán jauna eta haren ordezkatuak, Ángel Panera Castro jauna, Mª Ángeles Liñeiro Castro andrea, Jaime García Saldaña jauna, Roberto López Zorrilla jauna, Juncal Tome Vázquez andrea, Rubén Panera Liñeiro jauna, Fernando Montenegro Llorente jauna, Koldobika Urtiaga Maminez jauna eta haren ordezkatuak, Gaizka Urtiaga López jauna eta haren ordezkatuak, eta Jose Santacara Aramendi jauna eta haren ordezkatuak. Horren berri emango zaie, bakoitzak jarritako alegazioei dagokienez, erabaki honen berri ematen zaienean.

Bigarrena: partzialki aintzat hartzea Manuel Melón Santín jaunak, Ramón Montenegro Llorente jaunak egindako alegazioak, bai eta EH BILDUren izenean Rut Martínez Iza andreak, Marcos Cucó Barrios jaunak eta Edorta Arostegi Lejarza jaunak egindako alegazioak ere, udal-arkitektoak 2017ko urtarrilaren 16an egindako txostenean esandakoari jarraikiz. Horren berri emango zaie, bakoitzak jarritako alegazioei dagokienez, erabaki honen berri ematen zaienean.

Hirugarrena: behin betiko onestea San Juaneko Barne Eraberritzeko Plan Berezian egindako aldaketak. Funtsezkoak ez diren aldaketak txertatuko dira, hala badagokio, agiri honetako bigarren atalean adierazitako partzialki aintzat hartutako alegazioei jarraikiz. 

Laugarrena: erabaki hau argitaratzea lurralde historikoan irakurle gehien dituen edo dituzten egunkarian edo egunkarietan, iragarki-oholean, Udalaren webgunean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Horrez gain, azken hiru bitarteko horietan, onetsi den araudiaren testu osoa ere argitaratuko da.

Bosgarrena: ohartaraztea erabaki hau behin betikoa dela administrazio-bidean, eta horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dela Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (29/1998) 46. artikuluak ezarritakoari jarraikiz; horrez gain, zuzenbidean onartutako beste edozein inpugnazio-bide ere erabili ahal izango da.

Seigarrena: behin betiko onetsi den agiriaren kopia diligentziatua igortzea Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailari.

Zazpigarrena: erabaki honen berri banan-banan ematea espedientean interesa izan duten guztiei; horrez gain, udal-arkitektoak urtarrilaren 16an haien alegazioei erantzuteko idatzi zuen txostenaren berri ere emango zaie.

Zortzigarrena: akordio honen berri ematea Hirigintza Sailari.

Bederatzigarrena: honen berri ematea Lur Gorri S. Coop. enpresari.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, denek jakin dezaten.

Muskizen, 2017ko ekainaren 12an

Sin.: Borja Liaño Abarrategi. Alkatea.

 SAN JUAN MUSKIZKO ARAU SUBSIDIARIOEN/BEPBaren ALDAKETA PUNTUALA.
PRCL-1 PARTZELA. MUSKIZ.