Albisteak

 

Muskizko Udaleko Berdintasun Arloak bi prestakuntza-jarduera jarriko ditu abian, apirilean eta maiatzean gauzatzeko.

Jarduera horiek prestakuntzara, topaketara eta hausnarketara bideratu dira, emakumeen banako eta taldeko ahalduntzea sustatzeko asmoz. Beraz, asmoa da bizitzako hainbat esparrutan izaten ditugun ezberdintasunen inguruan kontzientzia hartzea, ikastea eta horiei aurre egiteko tresnak lortzea.

TAILERREI BURUZKO INFORMAZIOA

Lehen tailerra “Qué sabe tu cuerpo que tú (aún) no sabes?/zer daki zure gorputzak zuk oraindik ez dakizunik?” da eta hausnartu beharreko gai bat jorratuko du: gure gorputza, alegia. Xedea da jardunbide osasungarriak sortzea, “gure gorputzen neurrikoak”.
Bertan izango dugu Patricia Verdés, psikologoa eta genero-kontuetan aditua.

Bigarren jarduerak, “El cine como herramienta para el empoderamiento/zinema, ahalduntzeko tresna gisa”, hainbat gai jorratuko ditu (feminitatea, sexualitatea, emakumeen aurkako indarkeria…). Horretarako, filmak eta film laburrak ikusiko ditugu, eta parte-hartzaileei bideo-foroak egiteko tresnak emango dizkiegu.
Prestakuntza hori Miriam Herbónek bideratuko du, berdintasun-arloan aditua eta emakumeak ahalduntzeko prozesuen eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko prestatzailea.
 
Bi ikastaro horiek kultur etxean emango dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
“Qué sabe tu cuerpo que tú (aún) no sabes?” tailerra 3 saiotan emango da, astelehenetan: apirilaren 13an, 20an eta 27an. Ikastaroen aretoan, 3. solairuan (kultur etxea).

“El cine como herramienta para el empoderamiento” tailerra 3 saiotan egingo da, ostegunetan: apirilaren 23an eta maiatzaren 7an eta 21ean. M aretoan (kultur etxea).

IZEN EMATEAK

Tailerrak doakoak izango dira. Izena emateko, beharrezkoa izango daformularioa betetzea. Jarraian adierazitako lekuetan egongo da eskuragarri (jarduera horiei buruzko informazio-eskuliburuarekin batera):

GAZTEGUNE: Meatzari plaza 2.
LIBURUTEGIA: Kultur Etxea, Cendeja 29.
MUSKIZKO UDALEKO BERDINTASUN ARLOA: San Juan 2.

Izen-emateak bete ondoren, leku berean utziko dira: Gaztegunen, udal-liburutegian edo Berdintasun Arloan. Bestela, posta elektronikoaren bidez igorri ahal izango dira hona: berdintasuna@muskiz.com.

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA

Haurtzaindegi-zerbitzua egongo da hala eskatzen dutenentzat.
Harremanetarako: 946709936 / berdintasuna@muskiz.com