Albisteak

 

Ingurumen Sailaren bitartez, udalerrian hainbat postontzi instalatuko ditu Muskizko Udalak, muskiztarrek euren iritzi eta kezkak jasotzen dituzten galdetegiak aurkez ditzaten

Udaleko Ingurumen Sailaren bidez, dagoeneko hurrengo zortzi urteetarako Tokiko Agenda 2030eko Ekintza Plana sortzeari ekin dio Muskizko Udalak. Gizartean, ekonomian eta ingurumenean giza garapena bultzatzea da plan honen helburu nagusia. Muskizko herritarrek, elkarteek eta kirol clubek helarazten dituzten ekarpenak kontuan hartuta, hemendik 8 urtera Muskizko udalerria zer izatea eta zelakoa izatea gura den jasotzea da asmoa, betiere "Garapen Jasangarriko Helburuak" erreferentziatzat hartuta.

Aurten, hainbat ekintza eramango dira aurrera udalerrian, eta ekintza horietan ezinbestekoa izango da Muskizko herritarrek parte hartzea. Hain justu ere, udalerriko gune estrategikoetan postontziak instalatzea da ekintza horietako bat. Buzoi horietan hilabete hasieran Udaleko hileko aldizkariarekin batera muskiztar guztiek euren etxeetan jaso dituzten galdetegiak aurkeztu ahalko dituzte hala nahi duten guztiek, eta horrela, herritarren iritziak eta ekarpenak jaso ahalko dira. Hurrengo astearen erdialdetik aurrera instalatuko dira postontziak gune estrategikoetan, zehazki, Udaletxean, Kiroldegian, Kultur Etxean, Gaztegunean, KZgunean eta Eguneko Zentroan. Auzotarrek hilabeteko epea izango dute euren ekarpenak aurkezteko. Horretaz gain, galdetegi elektronikoetan oinarritutako foro bat ere eskainiko da.

COVID 19aren gaur egungo egoera kontuan hartuta, hainbat bidetatik jakinaraziko da prozesu parte-hartzaile osoa nola antolatuko den. Era berean, Muskizko Udalak Agenda Blog bat ere sortu du (https://sites.google.com/view/agenda2030localmuskiz/inicio) herritar guztientzat, eta bertan prozesu honi buruzko informazio guztia zabalduko da.

Liburuxka (PDF 179KB)