Albisteak

 

Covid-19aren eraginez, euren etxebizitzetan bakarrik dauden pertsona nagusien kopurua handitzen ari da. Gisa honetako egoerei begira, Eusko Jaurlaritzak telelaguntza zerbitzua sortu zuen, zeinak une honetan 233 muskiztarri eskaintzen baitie zerbitzua.  Ildo horretatik, komeni da gogoraraztea telefonoan aparatu bat konektatzean datzala zerbitzu hau, etengabe zentral hartzaile batera konektatuta egon ahal izateko (24 orduz), horrela, larrialdi egoeren aurrean erabiltzaileak azkarrago artatu ahal izateko.

Udalerriko datuek erakusten dutenez, zerbitzu hau eskatzen duten pertsona kopurua handitu egin da. Hain justu ere, 2019tik 2020ra 12 pertsona gehiagok eskatu zuten; eta aurten, urrian, alta gehien izan diren hilabetean, orotara, 6 pertsona gehiagok eman dute izena. Muskizko Udalak auzotar guztiei gogorarazten die bizilagun guztiek eskura dutela “euren etxeetan seguruago sentiarazten” laguntzeko zerbitzu hau.