Albisteak

 

Muskizko Gizarte Ekintza Saila, mendekotasuna duten eta mendekotasunik ez duten pertsona nagusiei hainbat zerbitzu eskaintzeko asmoz, pertsona edadetuen Udal Zentroko Zerbitzuetako Kudeaketa kontratatuko du, autonomia pertsonaleko mugek eragindako premiei erantzun ahal izateko, betiere ekintza komunitarioak egiteak duen garrantzia ondo kontuan hartuta.

Pertsona Nagusien Udal Zentroan edadetuentzako jarduerak eta zentroko kudeaketa lanak bideratzeko gehieneko zenbatekoa 781.908,94 eurokoa da, BEZ barne (4%), eta kontratu hori burutzeko epea bi urtekoa da, beste bi urtez luzagarria. Erizaintza zerbitzua gehitzeak, langileen kostua handitzeak eta orain arte barnean ez zeuden zenbait gastu txertatzeak zenbatekoa handitzea eragin du (beste urte batzuen aldean).

Gizarte izaerako hiru zerbitzu komunitario eskaintzen zaizkie autonomia duten pertsona nagusiei edo mendekotasun gradua dutenei, eta Pertsona Nagusien Udal Zentroan daude. Nahiz eta programa batzuk deszentralizatu, esaterako, zahartze aktiboa, kasu horietan, beste udal instalazio batzuk erabiliko dira edo erabiltzeko lagatako espazioetan eskainiko da zerbitzua, adibidez, BBK-ko lokalean. Hasteko, Nagusien Eguneko Zentroko kudeaketa. Zerbitzu hau duela 30 urtetik ari da funtzionatzen, eta arreta indibidual eta osoa eskaintzen die erabiltzaileei, autonomia pertsonal maila mantendu edo handitzeko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta euren ohiko zaintzaileei laguntzeko; helburu horri begira, prebentzio, gaikuntza eta laguntza zerbitzuak eskaintzen ditu zentroak.

Bigarrenik, pertsona nagusien etxea, animazio programa, nagusi aktiboak (zeinaren helburua tailerretan, hitzaldietan, txangoetan, kultura irteeretan, festetan, bingoetan, hirugarren adinekoen elkartekoen jardueretan eta gisa horretako ekintzetan parte hartzea baita) edo autonomiaren sustapena (mendekotasuna prebenitzera bideratua, memoria, mugikortasun, kognizio eta gisa horretako nagusientzako tailerren bidez), eta taberna zerbitzuaren kudeaketa zentroetan. Bukatzeko, familia atsedeneko zentro ludikoaren kudeaketa, udalerriko pertsona nagusientzat. Eguneko zerbitzua, asteburuetan eskaintzen da, nahikoa autonomia pertsonal izan gabe bizimodua aurrera eramateko aski izanik, inguru sozial nahikoa daukatenentzat, horrela, euren ohiko inguru hurbilean babestuago sentiarazteko eta nagusiek euren inguru hurbil horretan jarrai dezaten.