Albisteak

 

Euskal Autonomia Erkidegoan ikasten ari diren Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 180 ikasleri lagundu die Muskizko Udalak, hain justu ere, liburuak eta eskolarako materiala erosteko dirulaguntzen bitartez.

Ildo beretik, Muskizko hezkuntza zentroetako (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza) Gurasoen Elkarteak ere diruz lagundu ditu Muskizko Udalak, urte honetan ikasleekin kirol eta kultura jarduerak egin ditzaten, eta, orotara, 11.168,00 euro bideratu dira laguntza hauetarako. Ikasturtean zehar euren ikasleekin kirol eta kultur jarduera eta proiektuak egin ondoren izan ditzaketen galera ekonomikoak arintzea da laguntza hauen helburua.