Albisteak

 

Muskizko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) finkatuta dagoen eskaintza bat da, eta duela 33 urte inguru bideratzen da, mendekotasun egoerei aurre egiteko eta mendekotasuna prebenitzeko beharrari erantzuna emateko, bai eta beste errealitate sozial batzuei erantzuteko ere, Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko araudiei jarraiki. 

Izaera sozialeko zerbitzua da, osoa, polibalentea eta komunitarioa, zeinaren helburua euren autonomia pertsonalean mugak dituzten eta mendekotasun egoeran dauden familiei edo mendekotasuna sufritzeko arriskuan daudenei bizilekuan bertan harrera zuzena eskaintzea baita, bai eta desintegrazio edo familia arazo bereziak dituztenei erantzutea ere, horrela, euren ohiko inguruan jarraitzea edo integratzea ahalbidetuz, ahalik eta kalitaterik handienarekin. 

Udal araudia gizarte zerbitzuetako eskaintzari egokitu zaio eta zerbitzu hauek ELZarekin bateragarriak dira; horren ondorioz, zerbitzuko ordu kopurua handitu egin da, zerbitzu hau mendekotasuna daukaten pertsona gehiagori eskaini ahal izateko, hain justu ere, urteko 13.500 ordu eskaintzetik 19.230 ordu eskaintzera igaro da zerbitzua. Horretaz gain, Zaintzen enpresari zerbitzu hau esleituta (enpresa horrek irabazi du aurkeztu diren 6 enpresen artean), esleipenaren prezio berria 31,5 €/ordua + % 4ko BEZa da; eta urteko 610.000 €-koa gehienezko prezioa. Kontratua 2 urterako da, eta urte bateko bi luzapen izan ditzake (gehienez 4 urte).

Iaz, ELZak Muskizen, orotara, 75 pertsona artatu zituen, batez beste, 64 zerbitzu eskaini ziren hilean, hileko gutxieneko zerbitzu kopurua 62 izan zen; eta gehienezkoa 65; urtean eskainitako ordu kopurua, berriz, 14.005,50 izan zen.