Albisteak

 

Covid-19a sortzen ari den krisi sozial eta ekonomikoa tarteko, Muskizko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak % 90 handitu ditu aldian aldikoak ez diren gizarte larrialdietarako dirulaguntzak, horrela, pandemia eragiten ari den krisia arintzeko. Gizarte Larrialdietarako laguntzen kasuan (GLL), % 35 handitu dira laguntzak, 210.000 eurotik 285.000 eurora; eta aldian aldikoak ez diren laguntzen kasuan (AEL), 15.000 eurotik 65.000 eurora, alegia, % 300 baino gehiago. Horretaz gain, 75.000 euroko gerakina dago, gaur egungo egoeraren garapenaren arabera erabili ahal izateko.

Une honetan, Gizarte Ekintza Sailak gizarte larrialdietarako laguntzetako 237.000 euro erabili ditu 285.000 eurotik; aurrekontuan esleitutakoa baino zertxobait gehiago; eta 56.000 euro 65.000 eurotik, aldian aldikoak ez diren laguntzen kasuan. Azken kasu honetan ere, hasierako aurrekontuan esleitutakoa baino gehiago, 200.000 euro horiek gehitu aurretik.

Datu horiek esku artean, aurrekontuaren egoera lasaia dela berretsi ahal da, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak oinarrizko beharrak estaltzen ari dira, esaterako, elikadura eta etxebizitzaren mantenimendua, hori bai, betiere araudiari jarraiki. Era berean, Muskizko Udaleko gobernu taldea zeharo murgilduta dago gai honetan eta Muskizko Udalak arlo honetan lanean jarraitzeko prestutasun osoa dauka.