Albisteak

 

Azken urteetan, zehazki, Kultura Sailaren bitartez, Kobaroneko eta kargalekuko inguruko meatzaritza aztertzen eta bertako dokumentazioa biltzen lan egiten ari da Muskizko Udala. Lan hauek guztiak Eusko Jaurlaritzako babes ekonomikoaren laguntzarekin ari dira aurrera ateratzen, eta Muskizko udalerriko ondasuneko elementuak berreskuratzea dute helburu. Muskizen ondasun, kultura eta historia balio handia dago, eta ikerketa hauei esker arlo horretan sakondu ahal izan da. Ildo beretik, ikerketa eta dokumentazio lan hauekin batera, azken urteetan, inguru honetan bideak, hesiak, hiri altzariak eta abarrak hobetzeko lanak egin dira.

Orain, 2020. urtean, bi lan hauek esleituta, alegia, Kobaroneko gazteluko Robin2 zintako ingurua eta tunela konpontzeko lanak abian jarrita, zeintzuek 77.928,73 euroko (BEZ kanpo) kostua izango baitute, Muskizko Donejakue bideko eta Muskizko meatzaritza esparruetako ondasuneko elementuak berreskuratzeko lanei ekingo zaie ostera ere. Obra hauek, hurrenez hurren, Construcciones Garmendia eta Miramar Gunitados izeneko enpresek eramango dituzte aurrera, eta, obra hauen bidez, zehazki, inguru honetan dauden elementu degradatzaileak kenduko dituzte, arriskuan egon litezkeen ondasun elementuak finkatuko dituzte, eta ondasun elementu horiek nabarmendu eta interpretatzeko laguntza ipiniko dute. Robin2 zintako kargaren egitura eta 1. faseko murruaren ur biltegia dira aurreikusitako lanak.

Ildo beretik, komeni da nabarmentzea obra hauek izango duten kostua dela eta, eraikina edo kargalekua bera berreraikitzeko asmoa albo batera utzi direla, nolanahi ere, kalte gehiago edo are karga egiturak, hormak eta abarrak erortzea saihesteko lanak bideratzen ari dira. Lan hauek guztiak gazteluko kargalekuaren balioa azpimarratzeko zuzendaritza planean adierazitako estrategia eta lehentasunen barruan daude, zeina Ondartez cultura-kudeak delakoak idatzi baitzuen 2017ko abenduan.