Albisteak

 

Ingurumen Sailaren bidez, udalerrirako Tokiko 2030 Agendako Ekintza Plana garatzeari ekin dio Muskizko Udalak, hurrengo 8 urteei begira. Plan honen helburu nagusia giza garapena sustatzea da, hain justu ere, gizartean, ekonomian eta ingurumenean. Egitasmo honi esker, Muskizko herritarren, elkarteen, kirol cluben eta abarren ekarpenetan oinarrituta, hemendik 8 urtera Muskizko udalerria nolakoa izatea nahi den jasoko da, betiere "Garapen Jasangarriko Helburuak” kontuan hartuta.

COVID 19aren egungo egoera kontuan hartuta, hainbat bitarteko erabiliz prozesu parte-hartzailea unean-unean nola antolatuko den jakinaraziko da. Era berean, Muskizko Udalak 2030 Agendako blog bat ireki du (https://sites.google.com/view/agenda2030localmuskiz/inicio), herritar guztientzat; blog horretan prozesuarekin lotutako informazio guztia zabalduko da.