Albisteak

 

Urte honetan zehar, ikasleekin kultura eta kirol izaerako proiektu eta jarduerak egiteko Muskizko hezkuntza zentroetako ikasleen (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza) Guraso Elkarteentzako diru-laguntzak eskatzeko deialdia ireki du Muskizko Udalak, eta horretarako, orotara, 20.000 euroko aurrekontua bideratu du. Eskabideak aurkezteko epea datorren urriaren 30ean bukatuko da, ostiralean.

Ikasturte honetan ikasleekin egindako kultura eta kirol izaerako proiektu eta jarduerak antolatu eta aurrera ateratzeak eragindako gastu ekonomikoa arintzera bideratutako diru-laguntzak ematea da deialdi honen helburua, eta komeni da gogoraraztea diru-laguntzak ez direla ikasturtez ikasturte banatzen, urtez urte baizik (urtarrila-abendua).

Deialdia (PDF 80,4KB)