Albisteak

 
Linea Verde zerbitzua abian jarri zenetik, modu esponentzialean hazi da Muskizko herritarren parte hartzea. Muskizko auzotarrek helarazitako gertakariak kudeatzerakoan, Muskizko Udalak erantzun eraginkorra ematen duela erakusten du honek; eta dagoeneko oinarrizko zerbitzuetako bat bilakatu udalerrian.

Komeni da nabarmentzea, gaur egun, dagoeneko konponduta daudela jasotako intzidentzien % 87. Jakinarazitako gorabehera gehienak “Kale Argiteria” sailekoak dira, eta, ondoren, “Parkeak eta Lorategiak”, “Zaborrak”, “Bide Publikoa eta Seinaleak” eta “Kale Garbiketa” motatakoak.

Zerbitzu hau erabili nahi dutenek Linea Verde aplikazioa dute eskura, www.lineaverdemuskiz.org webgunea eta 902 193 768 telefonoa.