Albisteak

 

“Normaltasun berria” deitutakoaren ondorioz, Covid-19ak eragindako arauetara egokitu behar izan dira udal zerbitzuak. Besteren artean, udalerriko gazteenentzako elkargunea da Muskizko Gaztegunea, eta ateak berriro ireki zituenetik, aforoa mugatuta, ondo funtzionatzen ari da, ezarritako neurrien eta erabiltzaileen jokaera onari esker. Batik bat, herriko 12 eta 15 urte arteko gazteek erabiltzen dute.

Nabarmendu behar da normaltasun berri honetarako prestatuta dagoela Gaztegunea, eta karteletan modu argian daude adierazita gela bakoitzeko gehienezko aforoa, lokalean jateko edo edateko debekua, eskuak garbitzeko derrigortasuna, maskara erabili behar dela, eta erabili ondoren gailu elektroniko, jolas edo ordenagailuak berehala desinfektatu behar direla. Horren harira, Idoia Inoriza Muskizko Udaleko Gazteria Saileko zinegotziaren ahotan, “haurren portaera ona azpimarratu behar da”. “Ostiral eta larunbatetan ia beteta izaten dugu aforoa, alegia, 40 pertsona inguru elkartzen dira, neurri guztiak betetzen ari dira, eta gunea modu arduratsuan erabiltzen ari dira, araudia betetzen duten bitartean ondo pasatzen dute haurrek eta hori goraipatu eta zoriontzekoa da”.

Beste talde batzuei uztea

Egoera ezohikoa tarteko, euren ekintzetarako erabil dezaten beste talde edo elkarte batzuei ere uzten zaie lokal hau, adibidez, Zainduz programa bideratzeko, Ikasgune deitutakoa lantzeko edo San Juan Ikastetxeko musika eskolako klaseetarako. Horretaz gain, Saila lanean ari da, aurretik egiten ziren ikastaroak sustatzeko. Hori horrela, Gaztegunean oraindik ez da ludoteka zerbitzurik eskaintzen eta igandeetan itxita jarraitzen du, pandemiaren garapenaren zain, betiere muskiztarrei zerbitzu segurua eskaintzeko asmoz.