Albisteak

 
Udal Pilotalekua egokitzen jarraitzen du Muskizko Udalak, eta, hondatuta zeudela eta,  argiztatzea berrantolatu eta aldagelak eta komunak berritu ostean, Udalak 29.939 euro bideratu ditu, eraikineko paretak berritu eta hobetzeko. Horrela, bukaera emango zaie kirol kluben jardueretarako ez ezik hainbat ekitaldi antolatzeko ere erabiltzen den gune honetan egindako hobekuntza guzti horiei.
  
Obra hauetan eraikineko paretak pikatu egin dira (aurreko frontisa izan ezik), zehazki, bi metroko altueraraino, izan ere, hormak altxatu eta zartatzen hasiak ziren. Ondoren, instalaziorako egokiagoa den geruza bat ezarri da, eta pilotalekua udalerrian esanguratsua den urdin koloreaz margotu da, oso-osorik.