Albisteak

 

Iragan den abuztuan amaitu ditu Muskizko Udalak Meatzari Aretoaren atzean eta kanpoko igerilekuen ondoan dagoen skate pista berritu eta konpontzeko lanak. Lan hauek 26.700 euroko inbertsioa izan dute, eta Udala eta Kirol Saila, “auzotar gazteenen artean ariketa fisikoa sustatzen eta lantzen jarraitzeko apustu irmoa egiten dute, kasu honetan, kirol azpiegitura hau berrituz eta hobetuz”.

Lan hauetan, zehazki, konponketarako berezia den morteroa ezarriz kaltetuta zeuden parteak konpondu dira, eta, horretarako, elementuetan aldaketa batzuk egin behar izan dira. Ondoren, azpiegitura hauetarako bereziak diren margo batzuk ezarri dira, formak eta bolumenak eman ahal izateko, eta zero kota baino gorago dauden guneak nabarmendu dira.