Albisteak

 

Gaur, astelehenean, irailaren 7an, berriz ere ateak irekiko ditu Muskizko Gazteguneak, muskiztarrek instalazio hauek erabil ditzaten, eta berriro ere herritarren eskura izango da gune hau, Covid-19ak eragindako mugen barruan. Zentzu horretan, ahalik eta espaziorik seguruena bermatu ahal izateko, Muskizko Udaleko Gazteria Sailak hainbat neurri hartu ditu, Gazteguneko instalazioak modu egokian erabili ahal izateko, eta oraindik ez da ludoteka zerbitzurik eskainiko.

Hori horrela izanik, Gaztegunean erabiltzen diren material guztiak etengabe desinfektatuko dira, aforoa mugatuta egongo da gela guzti-guztietan, eta derrigorrezkoa izango da uneoro maskara erabiltzea, bai eta gel desinfektagarriak ere. Era berean, jatea eta edatea debekatuta dago instalazio osoan. Horren harira, Idoia Inoriza Gazteria Saileko zinegotziaren ahotan, “Muskizko Udala, eta, zehazki, Gazteria Saila, lanean ari dira herritarrentzako zerbitzuak berriro ere eskaini ahal izateko, besteak beste, udalerriko Gaztegunea, betiere higiene neurri guztiak betez eta guztiontzako seguruak diren instalazioak eskainiz”.

Igandeetan itxita

Gazteguneak bere ohiko ordutegia eskainiko du (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; eta larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara), igandeetan izan ezik, izan ere, igandeetan itxita egongo da. Ordutegi hau aldatu egin liteke, pandemiaren garapenaren arabera.