Albisteak

 

Ainara Leiba Muskizko Udaleko Hezkuntza Saileko zinegotziaren bitartez, udalerriko hezkuntza zentro publikoekin etengabe harremanetan dago Muskizko Udala, eta beharrezko guztia ipini du Muskizko hezkuntza zentro publikoen eskura, Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen segurtasun neurriak bermatzeko.

Eraikinetako garbiketa lanak indartu dira eta bere eskumenekoa den horretan guztian bere laguntza eskaini die Udalak hezkuntza zentroei. Oraingoz, Muskizko hezkuntza zentroei ez zaie aparteko leku gehiago behar direla jakinarazi, hortaz, ahalik eta modurik normalduenean bideratuko da hezkuntza zentroetako ikasgeletako itzulera.