Albisteak

 

Elebitasun aktiboari jarraiki euskarazko toldo edo errotuluak instalatu edo instalatuko dituzten Muskizko udalerriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduek Udaleko dirulaguntzak eskuratu ahalko dituzte; aurten, gainera, aurreko urteetan baino partida ekonomiko handiagoa izango du Udalak, hain justu ere, 1.500 euro inbertituko dira. Covid-19aren ondorioz bizi dugun krisi ekonomikoak partida ekonomiko hau handitzera bultzatu du Udaleko Euskara Saila.

Euskara hutsez idatzita dagoen toldo edo errotulu bakoitzari, gehienez, fakturaren % 50 itzuliko zaio, betiere 360 euroko muga gainditu barik. Errotulu eta toldo elebidunen kasuan, berriz, toldo edo errotuluen % 30eraino ordainduko da, betiere 180 euro gainditu gabe, baldin eta euskara lehenetsita baldin badago (tamainagatik, kokalekuarengatik …).

Era berean, komeni da gogoraraztea Muskizko ostalaritza eta merkataritza establezimendu guztiek errotulu eta toldoak euskaratzeko edo zuzentzeko laguntza eska dezaketela Euskara Sailean.