Albisteak

 

Muskizko Etxez etxeko laguntza zerbitzua (ELZ) jada egonkortuta dago, izan ere, duela 33 urtetik eskaintzen da gutxi gorabehera, eta mendekotasun eta prebentzio egoerei erantzuna emateko beharrari erantzuten dio, bai eta bestelako behar sozial batzuei ere, betiere Eusko Jaurlaritzako araudiari jarraiki eta udal araudia betez. Abuztuaren 1etik abenduaren 31ra arte onartutako kostua, zehazki, 260.416,66 eurokoa da.

Zerbitzu publikoa da, soziala, integrala, polibalentea eta komunitarioa, eta autonomia pertsonalean mugak agertzen dituzten eta mendekotasun egoeran dauden edo mendekotasuna pairatzeko arriskuan dauden pertsona edota familiei, desintegrazio kasuetan daudenei eta familia arazo bereziak dituztenei etxebizitzan bertan zuzeneko arreta eskaintzea da bere helburua, horrela, pertsona hauek euren ohiko inguruan integratzea eta bertan geratzea sustatuz, betiere ahalik eta kalitate handienarekin.

Iaz, Muskizen, ELZak, orotara, 75 pertsona artatu zituen, bataz beste, 64 zerbitzu hileko, hileko gutxienekoa 62 zerbitzukoa izan zen; gehienekoa, 65 zerbitzukoa; eta urte osoan, guztira, 14.005,50 ordu eskaini ziren.  Zaindutako pertsonen profilari dagokionez, erabiltzaile gehienak emakumeak izan ziren, portzentaje hau apur bat handiagoa da Muskizen (+1%); alargunak % 58 izan ziren; eta bakarrik bizi direnak, % 56.

Mendekotasun mailari dagokionez, BFAko balorazioaren arabera, Muskizko erabiltzaile gehienek I. Gradua onartuta dute (% 40). BLHko datuekin alderatuta, Muskizen % 13 gehiago dira I. eta II. Gradua dutenak; eta % 6 gutxiago, III. Gradua dutenak.

% 100eko zerbitzuetan etxeko arretako jarduerak eskaintzen dira; eta % 75etik gorakoa da arreta pertsonalen portzentajea; hortaz, Muskizen artatutako kasurik gehienak misto motakoak dira. Ildo beretik, proposatutako orduko kostuari dagokionez, oinarriak zehaztu berri dituzten inguruko beste udalerri batzuk hartu dira erreferentziatzat.

Zerbitzuaren orduak handitzea

Berehala, zerbitzu sozialen zerrendara egokituko da udal araudia, eta zerbitzu hauek guztiak ELZarekin bateragarriak izango dira; horren ondorioz, zerbitzuko orduak handitzea aurreikusten da, horrela, pertsona gehiagori estaldura eskaini ahalko zaio, hain justu ere, urteko 13.500 ordu eskaintzetik urteko 19.230 ordu eskaintzera igarotzea da aurreikuspena.