Albisteak

 

Covid-19aren eraginez eten behar izan diren udal zerbitzuak mailaz maila berriro ere martxan jartzen ari da Muskizko Udala. Beste oinarrizko zerbitzu batzuen artean, Eguneko Zentroan dagoen Jantoki Soziala dago, eta hurrengo astelehenean, uztailak 6, ateak irekiko ditu, hain justu ere 20 pertsonarentzat (kapazitate osoaren % 75). Ekainaren 15ean, Eguneko Zentroa ireki ondoren, Muskizko Udaleko Gizarte Ekintza Saila lanean aritu da, kontrol eta segurtasun arau guztiak betez jantoki sozialeko garraioa eta zentroko bertako guneak koordinatzeko eta zerbitzua berriro ere abian jarri ahal izateko.

Komeni da gogoraraztea zerbitzu hau bazterketa soziala pairatzeko arriskua duten eta elikaduran eta nutrizioan gabeziak izan ditzaketen udalerriko pertsonei zuzenduta dagoela, eta bere helburu nagusia integrazioa soziala sustatzea dela, bai eta pertsona hauen oinarrizko elikadura beharrak asetzea ere. Era berean, jantoki soziala erabiltzen duten pertsona gehienak etxetik zentrora eramaten dituzte. Ildo beretik, ordutegiak ere egokitu behar izan dira, Jantoki Sozialeko erabiltzaileek Eguneko Zentroko erabiltzaileekin ez kointziditzeko.

Arestian aipatu bezala, zerbitzu hau duela 10 urte ingurutik eskaintzen da, eta erabiltzaileek, alegia, udalerrian bizi diren 60 urtetik gorakoek eta jubilatuek ondo baloratzen dute, Gizarte Ekintza Sailak berriki egin duen galdetegiak jaso duenez. Zerbitzu honen barruan jantokia eta garraioa, biak, biltzen dira, eta hilero kostu txiki bat dauka, betiere familia unitatearen pentsioaren arabera.