Albisteak

 

Covid-19ak eragindako egoera tarteko, hasiera batean herriko jaiak bertan behera uztea erabaki zuen Muskizko Udalak, baina Udalaren, Jai Batzordearen eta udalerriko hainbat elkarteren arteko bilera baten ondoren, jai birtual batzuk egin dira, ekainaren 23an eta 24an, eta emaitza ona baino hobea izan da. Muskizko auzotarren gozagarri, jarduera desberdinak atera dira aurrera, hala nola, musika, dantzak, ipuin-kontalariak, lehiaketa gastronomikoak… Denak ere beren-beregi jai hauetarako sortutako sare sozialen bitartez dastatzeko, eta, guztira, jarduera hauek guztiek 60.000 bistaratzetik gora izan dituzte.

Antolatutako jardueretan parte hartu duten elkarte eta auzotar guztiei eskerrak eman nahi dizkie Muskizko Udaleko Jaietako Sailak, eta, bide batez, herriko kaleetan egindako musika ekintza jakin batzuetan erakutsitako erantzukizuna ere eskertu nahi du Udalak. Beste alde batetik, herrian jai giroa sortzeko asmoz, jaietako zapiak zintzilikatuz, euren etxeetako leihoei, balkoiei eta terrazei eman dieten kolorearengatik muskiztarrak zoriondu nahi ditu Muskizko Udalak.