Albisteak

 

Uztailaren 1etik aurrera udal kirol instalazioak berriro irekitzea aurreikusi du Muskizko Udalak. Horri begira, Muskizko Udalak hainbat neurri hartu ditu, udal kiroldegia erabiltzera hurbiltzen diren pertsonen segurtasuna bermatze aldera.

Igerileku estaliak, oraingoz, aurreko hitzordua hartuta bakarrik erabili ahalko dira (orduz ordu), horretaz gain, pertsona bakoitzak 45 minutu izango ditu igeri egiteko eta 15 minutu ateratzeko. Uztaileko lehen 15 egunetan egongo dira irekita igerileku estaliak, egunero zortzi orduz, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:30era; eta uztailaren 15etik irailaren 11ra, berriz, hiru orduz, 17:00etatik 20:00etara. Era berean, kanpoko kirol kantxak eta Donibane Berria pilotalekua erabili nahi dutenek uztailaren 1etik irailaren 13ra erabili ahalko dute. Pilotaleku nagusia obretan dago. Padel eta tenis pistei dagokienez, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:30era izango da ordutegia; Donibane Berria pilotalekuko ordutegia, berriz, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:30era izango da.

Fitness gimnasioari helduta, pertsona bakoitzak, gehienez, 45 minutuz erabili ahalko du; eta gehienez 20 pertsona egon ahalko dira ordu bakoitzean. Aurretik hitzordua eskatu beharko da. Erreserbak orduka egin ahalko dira. Ordutegia honakoa izango da: Uztailean, goizez, 11:00etatik 15:00etara; eta, arratsaldez, 16:30etik 20:30era. Abuztuan, berriz, 17:00etatik 20:00etara. Eta, azkenik, irailean, 13ra arte, goizez, 11:00etatik 15:00etara; eta, arratsaldez, 16:30etik 20:30era. Erabiltzaile guztien eskura, gimnasioko makinetan, gel hidroalkoholikoak ipiniko dira, gimnasioa erabili ondoren dagozkion garbiketa eta desinfekzioak egin ahal izateko (eskuetarako gela erabiliko da; makinetarako, produktu biruzidak).

Erreserbak

Instalazioetara sartzeko, erabiltzaileek erreserba bat egin beharko dute Muskizko Udaleko www.muskiz.org webgunearen bitartez. Udaleko webgunean erreserben programara sartzeko link bat ipiniko da, zeina etengabe eguneratzen arituko baita uneoro instalazioaren aforoa zein den jakiteko.

Udal kirol instalazioetako bazkide guztiei kirol instalazioetara sartzeko aukera eskaintzeko eta txandakatzea bermatzeko, erabiltzaile bakoitzak, gehienez ere, 3 egun lehenagotik egin ahalko ditu erreserbak, eta NAN bakoitzarekin astero hiru erreserba egin ahalko dira, gehienez.

Osasun protokoloak

Era berean, kirol instalazioak erabiltzen dituzten horien ongizatea zaintzeko eta kirol guneak segurtasun neurri guztiak betez erabiltzen direla bermatzeko, udal kirol instalazioak erabiltzeko protokoloak aldatu egin dira.

Neurri berri batzuen artean, adibidez, aforoa % 60koa izango da; eta instalazioetara sartzeko maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, distantzia fisikoa gorde ezin den kasuetarako. Horretaz gain, gel hidroalkoholikoa erabili beharko da. Aldagela eta dutxei dagokienez, erabili ahal dira, betiere babes neurriak betez eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia gordez. Kasu guztietan, aireztatze egokia bermatu beharko da, bai eta erabileraren neurriko garbiketa eta desinfekzio lanak ere.

Herritar guztien hobe beharrez, segurtasun eta garbitasun neurriak ondo gogoan izan ditzaten eskatzen die kirol instalazioetako erabiltzaileei Muskizko Udalak. Era berean, komeni da gogoraraztea dagozkion erakunde eskudunek eman ditzaketen oharren menpe dagoela Muskizko Udaleko kirol instalazioen irekiera.

Informazio liburuxka (PDF 135KB)