Albisteak

 

Udako hilabeteetan antolatu ohi diren surf eta skate ikastaroak mantentzea erabaki du Muskizko Udaleko Euskara Sailak. Bizi dugun egoeraz jakitun, saileko arduradunek nabarmendu dutenez, Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun neurri guztiak betez egingo dira ikastaroak, betiere ume guztien segurtasuna uneoro lehenetsiz; eta, ildo horretatik, ume guztiei tenperatura hartuko zaie, eta materiala desinfektatuko da erabili aurretik eta ostean.

Aurreko urteetan ez bezala, aurten hiru ikastaro eskainiko dira uztailean, eta plaza gehiago eskainiko dira, lehenengo deialdiko harrera ona ikusita, izan ere, ezingo da 30 ume baino gehiago egon ikastaro bakoitzean. Ikastaroak goizez edo arratsaldez izango dira, 8 eta 16 urte arteko haurrentzat, eta 35 euroko prezioa izango dute.

Interesa dutenek 946707075 telefonora deituta edo euskara@muskiz.com helbidera idatzita eman dezakete izena. Komeni da gogoraraztea plazak mugatuak direla eta Muskizen erroldatutakoek lehentasuna daukatela. 8 eta 16 urte arteko edozein gaztek har dezake parte, euskaraz jakinez gero eta igerian jakinez gero. Izena emateko epea asteartean hasi zen, ekainaren 16an, eta uztailaren 1ean amaituko da.